25. urteurrena ospatu du DIPCk
Imanol Pradales egon zen DIPCren 25. urteurreneko ekitaldian, Viktoria Eugenia antzokian.Irekia Donostia International Physics Centerrek (DIPC) 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuen ostegun arratsaldean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, Imanol Pradales lehendakariaren parte hartzearekin. “Proiektu berritzaile hau bultzatu zutenen ausardia” nabarmendu zituen Pradalesek, besteak beste.
“Euskadi munduko zientziaren mapan kokatzeko erabakigarria izan da DIPC. Bikaintasunaren erreferentzia. Herri proiektu estrategikoa. Harrotasun iturria. Bere sortzaile eta presidente Pedro Miguel Etxenikek maisuki gidatuta, Donostia zientziaren hiri gisa kokatu du; eta Euskadi, gure herria, abangoardian eta munduan eredu gisa, fisikan eta gisa horretako diziplinetan”, gaineratu zuen lehendakariak.
Era berean, zientziaren garrantzia nabarmendu zuen Pradalesek: “Euskadirentzat eta Europarentzat funtsezkoa den une honetan, zientziaren ezagutza aurreratua eta zabalkunde soziala aukeren eta bizi kalitatearen, nazioarteko proiekzioaren, lehiakortasunaren eta autonomia estrategikoaren iturri dira, baina baita demokrazian sakontzeko iturri ere”.


