Astea Laburrean x 01
Gure komunitateari euskarri eta formatu berriak eskaini asmoz, atal berri bat estreinatu dugu gaurkoan: Astea Laburrean. Hala Bedi irratiko Suelta La Olla magazinarekin kolaborazioan, astean behin, hiriak emandako albiste eta gertakarien laburpena egingo dute Nagore Garmendia eta Xalba Ramirez kazetariak.
Aste honetan: Agustindarren eraikinaren hustuketa, Euskararen egunaren harira izandako ekimenak, Ertzaintzaren kontrako salaketa berri bat, Researchers for Peace erakundearen aurkezpena, merkataritzaren itxiera eta AZGAko kideen kontrako epaiketa. Horietaz gain, asteburuko agendaren laburpena.
Kolaborazioa ostiraletan izango da, eta Hala Bedi Irratiko Suelta La Olla magazinean egongo da entzungai FM 107.4 frekuentzian eta, baita ere, IRUTXULOKO HITZAko sareetan.


