Behobiari esker, 20.000 euroko dohaintza eman dio Fortunak Minbiziaren Kontrako elkarteari
Ostiralean, Rural Kutxa Fundazioak eta Fortuna Kirol Elkartearen bisita jaso du Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako elkarteak. Behobia-Donostia lasterketaren babesle eta antolatzaileak dira, hurrenez hurren, eta lasterketari esker lortutako 19.086 euroko txekea eman diote elkarteari.
Ekarpen horiei esker, elkartearen BioSanitario taldean fisioterapeuta onkologiko bat sartuko dute 2026an. Zerbitzu berri horrek, errekuperazio fisikoari ez ezik, birgaitze integralari ere lagunduko dio, gehien behar dutenen bizi kalitatea hobetuz.


