Jose Juan Ramos zendu da, Realeko 1. bazkidea
Jose Juan Ramos Realeko 1. bazkidea, senide batzuekin eta Imanol Alguacil Realeko entrenatzaile ohiarekin, Realak egin zion omenaldi batean.Reala Jose Juan Ramos Realeko 1. bazkidea hil da, 96 urterekin. Hala jakinarazi du klub txuri-urdinak, senide eta lagunei doluminak helaraztearekin batera.
Donostiarra zen Ramos, 1929an jaioa, eta 1939tik zen Realeko bazkide. Atotxan bizi izan zituen realzale gisa bizipen gehienak, baina baita Anoeta zaharrean eta berrian ere, noski: igoerak, jaitsierak, garaipenak, porrotak, ligak eta kopak irabaztea eta abar.


