Real Madrilen etxea hartzea du helburu Realak
Etxetik kanpo jokatuko dute asteburuan Realeko neskek eta mutilek, baita Ibaeta Basketek ere. Etxean jokatuko du, aldiz, Gipuzkoa Basketek.
Realaren eta Real Madrilen arteko partida, pasa den denboraldiko Espainiako Kopan.Reala Denboraldi ona egiten ari dira Realeko neskak, eta maila on hori erakusteko zita garrantzitsua dute larunbatean, Real Madrilen etxean jokatuko baitute. Txuri-urdinak ligako bigarren sailkatuak dira eta zuriak hirugarrenak, puntu bakarreko aldearekin. Beraz, Madrilen irabaztea mahai gainean kolpe garrantzitsua ematea litzateke, aurkari zuzenak baitira bi taldeak.
Mutilei dagokienez, ligako azken jardunaldian porrot mingarria jasota eta Espainiako Kopan Reusi kostata irabazita, Gasteizen jokatuko dute bihar, Alavesen aurkako euskal derbia baitaukate aurretik. Txuri-urdinak babazorroak baino hobeto dabiltza (10. postuan eta 14.ean, hurrenez hurren), baina derbiak beti dira neurketa arriskutsuak.
Bestalde, saskibaloian, Gironaren etxean jokatuko du Ibaeta Basketek etzi. Donostiarrak ligako talderik indartsuenetako bat dira eta laugarren postuan daude, baina Girona da liderra, beraz, neurketa zaila aurreikusten da bisitarientzat.
Gipuzkoa Basketi dagokionez, etxean jokatuko du gaur iluntzean, Alacanten aurka. Ez da partida erraza izango, ligako goiko postuetan baitaude valentziarrak, donostiarrak azken-aurrenak diren bitartean.
PARTIDAK
Futbola
Emakumezkoen liga, 13. jardunaldia
- Real Madril — Reala (bihar, larunbata, 19:00)
Gizonezkoen liga, 15. jardunaldia
- Alaves — Reala (bihar, larunbata, 16:15)
Saskibaloia
Emakumezkoen lehen maila, 10. jardunaldia
- Girona — Ibaeta Basket (etzi, igandea, 18:00)
Gizonezkoen bigarren maila, 10. jardunaldia
- Gipuzkoa Basket — Alacant (gaur, ostirala, 20:30)


