Ernaik Durangora eraman ditu Igeldon botatako gurutze frankista eta udaletxeko Espainiako bandera
Igeldon botatako gurutze frankista eta udaletxeko Espainiako bandera, Ernaik egunotan Euskal Herriko kaleetatik kendutako beste "ikur arrotz" batzuekin batera, pinturaz zikinduta, Durangon.Ernai Ernai gazte antolakunde independentistak Igeldoko Mendizorrotzen zegoen gurutze frankista bota eta Donostiako Udaletxeko Espainiako bandera kendu ditu aste honetan, eta Durangora (Bizkaia) eraman ditu, azken egunotan Euskal Herriko kaleetatik kendutako beste hainbat “ikur arrotzekin” batera. Durangoko Azoka euskal kulturaren plazaren testuinguruan eta Espainiako Konstituzioaren Egunaren bueltan (gaur, hilak 6) eraman dituzte ikurrak hara, hain zuzen ere.
Aste honetan, Euskal Herriko kaleetako ikur arrotzak eraitsi ditugu. Ikurrok Durangora eraman ditugu, eta pinturaz busti, berriz ere jarri ez daitezen.
— Ernai (@ernaigazte) December 6, 2025
Gazte independentsito intsumisioz erantzuten diogu konstituzio egunari. pic.twitter.com/ITXCx9xNvW
Durangora eramateaz gain, pintura gorriz ere zikindu dituzte, “berriz ere jarri ez daitezen”: “Gazte independentistok intsumisioz erantzuten diogu Konstituzio Egunari. Bizi ditugun garaiotan 1978ko erregimena hautsi eta herri hau martxan jartzea dagokigu. Ikur arrotzek ez dute lekurik Euskal Herrian!”, nabarmendu dute.
Igeldoko gurutzeaz eta udaletxeko banderaz gain, Ribabellosan (Araba) zegoen Osborneren zezena eraitsi zuen Ernaik ostegun gauean, Euskal Herrian zegoen azkena. Era berean, beste hainbat herritako Espainiako banderak ere kendu dituzte egunotan eta Dantxarineko (Urdazubi, Nafarroa) aduanako eraikinean pintaketak egin dituzte. Hain zuzen ere, Osborneko zezen horren zati bat eta kendutako beste bandera batzuk horietako batzuk ere eraman dituzte Durangora.


