'Trivial' bat, kontsumo ereduei buruz hausnartzeko
Saretuzen egitasmo bateko artxiboko irudia.Cristina Enea Fundazioa Saretuz Donostiako Kontsumo Arduratsu eta Eraldatzailearen Sareak Trivial estiloko joko bat abiarazi du, Gabonetako “kontsumo ereduei buruz hausnartzeko gonbidapena eginez ”. Sarearen webgunearen bidez hartu daiteke parte abenduaren 18ra arte, eta parte hartzen duten guztien artean ehun euroko hamar bonu zozkatuko dituzte, Donostiako Kontsumo Arduratsu eta Eraldatzaileko Sareko dendetan erabiltzeko. Zozketa abenduaren 19an egingo dute, eta irabazleen izenak Saretuzen Instagram profilean argitaratuko dituzte.
Hamabi galderako joko bat da eta egitasmoaren helburua da “agerian uztea oraindik ere beharrezkoak direla aldaketa estrukturalak, kolektiboak eta pertsonalak, gizarte antolaketan zaintzak erdigunean jarriko dituen eta kontsumo arduratsuago eta eraldatzaileagoa bultzatuko duen ikuspegia sendotzeko”.


