'Zuekin aurrera', Stay Firm talde donostiarraren lehenengo diskoa
Stay Firm 'punk-oi!' estiloko musika taldea.Stay Firm Antiguako, Añorgako eta Igeldoko lau gazteren eskutik, 2023an jaio zen Stay Firm musika taldea, eta urteotan han eta hemen kontzertuak ematen aritu ostean, euren lehenengo diskoa argitaratu dute: Zuekin aurrera. Bandcamp eta Youtube plataforma digitaletan dago entzungai, eta datozen egunotan jarriko dute eskuragarri formatu fisikoan.
Punk-oi! musika jorratzen du, nagusiki, Stay Firmek, eta halakoak dira diskoko zazpi abestiak, hain zuzen ere. Denak euskaraz dira: Stay Firm, Aizu ama, Irmotasunez, Izar urdinak, Egiak eztanda, Zainetan eta Bakardadean. Tolosako Bonberenea gunean grabatu dute diskoa, Eguzki Azkarateren eskutik.



