Bizikleta bilketa solidarioa antolatu du Kalapiek
Elkartasunezko bizikleta bilketa antolatu du Kalapie Donostiako Txirrindularien Elkarteak hurrengo asterako. Hilaren 15etik 18ra arituko dira bizikletak biltzen euren lokalean (Iparragirre kalea, 8), 09:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Era berean, norbaitek ezingo balu hara joan, 629-27 14 81 telefono zenbakiara Whatsappetik idatzita jarri daiteke elkartearekin harremanetan, beste irtenbide bat bilatzeko.
“Herritarrak gonbidatzen ditugu erabiltzen ez dituzten bizikletak ematera, berriak zein erabiliak. Baldintza bakarra da bizikletak egoera on batean egotea eta ez behar izatea lan handirik martxan jartzeko”, nabarmendu du Kalapiek. Era berean, azaldu dute jasotako bizikleta guztiak Hiritarron Harrera Sareari eta Zehar Errefuxiatuekin elkarteei emango dizkietela, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko.



