Hiru kontzertu eta azoka bat Bidebietan, Gabonak ospatzeko
Gabonetako Donostiako azokaren artxiboko irudia.Sara Ibarguren Bideak auzo elkarteak antolatuta, hiru kontzertu eta azoka berezi bat edukiko dituzte Gabonen bueltan Bidebietan.
Kontzertuak abenduko azken hiru ostiraletan izango dira, honetatik (hilak 12) hasita. Hauek izango dira taldeak: Anais Mercury abeslari pasaitarrak joko du hilaren 12an, Namysto koru ukrainarraren txanda izango da 19an eta Ahmed & Noor palestinarrak ariko dira 26an. Emanaldi guztiak San Frantzisko Javier parrokian izango dira, 20:00etatik 21:00etara, doan.
Bestalde, igande honetan (hilak 14), Gabonetako Azoka antolatu dute auzoko frontoian, 10:00etatik 14:00etara. Arropa, artisautza, jostailuak, zaharkinak eta zero kilometroko produktuak egongo dira eskuragarri, besteak beste.




