Txuma Murugarrenek 'Hemen beharko luke' diskoa aurkeztuko du Donostian
Txuma Murugarren musikaria.Donostia Kultura Hemen beharko luke diskoa argitaratu berri du Txuma Murugarren abeslari eta gitarrista gipuzkoarrak, eta Donostian aurkeztuko du ostiral honetan (hilak 12), Lugaritz Kultur Etxean (19:30). Rafa Aceves (pianoa), Natxo Beltran (bateria) eta Miguel Ramirez (baxua) izango ditu bidelagun Murugarrenek, eta sarrerak hemen daude salgai. Diskoa, bestalde, formatu fisikoan salgai dago dagoeneko, baita plataforma digitaletan entzungai ere.
Musikariak 1990eko hamarkadan abiatu zuen bere ibilbidea, Sasoi Ilunak taldearekin. 2000. urtetik, ordea, bakarlari gisa dihardu, eta bere hamahirugarren diskoa da Hemen beharko luke, Mutrikun grabatutakoa eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin argitaratutakoa. Murugarrenek berak ekoitzi du, Miguel Ramirez eta Ekaitz Hernandezekin batera.
Txumaren unibertso musikala ezagutzen ez duen entzulearentzat, Hemen Beharko Luke-n aurkituko duena “gitura propioen katalogo anitz bat eta ekoizpen lan bikaina da”, disko etxearen hitzetan: “Erritmo elektronikoetan oinarritutako poparen edertasuna Ez naiz-en, mihise leuntzaile gisa balio duen minimalismoa Dena amildun-n testu gordinerako, edo Ezer ez da berez-en gitarra amorratuek babestutako izaera elektronikoa. Murugarren poliedriko batek Berantetsia nostalgikoa kontatzen digu aldi berean pop elektronikoena erakusten duen bitartean Lizar bat-eko pasarte bitartez”.


