Fernando Mitxelena tiratzailea, R4 eta R5 aire modalitateetako Espainiako txapeldun
Fernando Mitxelena tiratzaile donostiarra, Granadan jokatutako Espainiako txapelketan.Donostia Kirola Hamar metroko Espainiako Karabina eta Aire Pistola Txapelketa jokatu dute azken egunotan Las Gabiasen (Granada, Andaluzia, Espainia), denboraldia ixteko. Bertan hartu du parte Fernando Mitxelena tiratzaile donostiarrak, eta emaitza bikainekin itzuli da.
Hain zuzen ere, karabinako R4 eta R5 modalitateetan hartu zuen parte, eta bietan hoberena izan zen, Espainiako txapeldun bihurtuz. R4 modalitatean, 621.8 punturekin izan zen garaile, Raul Garciaren (614.4) eta Adolfo Narciso Santanaren (602.4) aurretik. R5ean, bestalde, 632 punturekin gailendu zen, Raul Garciaren (625.2) eta Concepción Coboren aurretik (611.5).


