Kalean bizi direnen egoera salatuko dute Amara Berrin
Armeria plaza, Amara Berrin.Mikel Elkoroberezibar Beloki Amara Berri Ehuntzen eta Al Kandora taldeek kalean bizi diren pertsonen errealitatea erdigunean jarri, haiekiko elkartasuna indartu eta estigmatizazioa saihestu nahi dute larunbat honetarako (hilak 13) deitu duten topaketan; ekitaldia larunbatean izango da, 12:00etan, Amara Berriko Armeria Plazan.
Antolatzaileen esanetan, “harrera hiria izan nahi duen Donostia baten alde” egingo dute topaketa. “Mingarria” dela adierazi dute hainbeste baliabide dituen hirian gaur egun 500 pertsona baino gehiago kalean bizi direla ikusteak, eta horregatik, herritarrak interpelatu nahi dituzte, egoera horren larritasuna agerian uzteko.
Antolatzaileek adierazi dutenez, ekitaldia irekia izango da, eta “elkartasunez bizi nahi duten donostiar guztien ahotsa” bildu nahi dute.


