Aurkeztu dute 'Zinemagileen arteko elkarrizketak' zikloa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak Zinemagileen arteko elkarrizketak programaren bosgarren edizioa hartuko du Koldo Mitxelena Kulturunean 2026an. Programa hori Donostia Zinemaldiaren Z365 urte osoko jaialdiarekin eta Elias Kerejeta Zine Eskolarekin elkarlanean sortua da, eta zortzi topaketa izango ditu urtarriletik ekainera bitartean, hogei zinemagile profesional elkartuz.
Aurten, honako gaiak jorratuko dira: interpretazioa, Ion de Sosa eta Christina Rosenvinge eta Alauda Ruiz de Azua eta Blanca Soroarekin; ez-fikzioaren formak, Jose Luis Guerin eta Isaki Lacuesta, eta Elena Molina eta Alba Floresekin; nazioarteko koprodukzioak, Carla Simon Romería filmaren zuzendariarekin eta Maria Zamora eta Olimpia Pont Chafer ekoizleekin; muntaketa, Jaume Claret eta Meritxel Colell eta Maria Castanekin; eta literatura eta idazkera zinematografikoaren arteko lotura, Manuel Gutierrez Aragon eta Luis Lopez Carrascorekin.
Ekainera bitarteko agenda
Urtarrilaren 15ean hasiko da denboraldia, Ion de Sosa zinegile eta argazki-zuzendariarekin eta Christina Rosenvinge konpositore, abeslari eta antzezlearekin, zeinak Balearic lanean aritu baitira elkarrekin (errealizadorearen bigarren film luzea). Locarnoko eta Sitgeseko zinema jaialdietan aurkeztu dute lan hori.
Urtarrilaren 27an, Asier Urbietak eta Koldo Almandozek Generozko fikzioak izeneko saioan sakonduko dute, fikzioan generoa baliatzeari buruz. Urbietak Goteborgen estreinatu zuen bere lehen film luzea, Faisaien irla (Zinemira), eta Koldo Almandozek, berriz, Zeru ahoak aurkeztu du, Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean hautaturiko euskarazko lehen seriea.
Jose Luis Guerinek eta Isaki Lacuestak Ez-fikzioaren formak izango dituzte hizpide otsailaren 16an. Lehenbizikoak Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen Historias del buen valle dokumentalarekin, eta bigarrenak, berriz, bitan irabazi du Urrezko Maskorra eta ibilbidearen hasiera-hasieratik landu ditu fikzioaren eta ez-fikzioaren mugak, baita Flores para Antonio (Emanaldi Bereziak) azken proposamenean ere. Azken proiektu horri dagokionez, Elena Molina zuzendarikideak eta Alba Flores protagonista, produktore eta bultzatzaileak Autobiografia eta ez-fikzioa gaia jorratuko dute ekainean (eguna zehaztu gabe).
Zikloan izango da, orobat, filmaren zuzendari eta protagonista, Urrezko Maskorra, Nazioarteko Kritikaren Saria, Espainiako Kritikaren Saria eta Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazi dituena. Alauda Ruiz de Azuak eta Blanca Soroak Zinema eta interpretazioa izango dute aztergai martxoaren 5ean, oinarri gisa harturik Los domingos.
Romería, Canneseko Sail Ofizialean lehiatu zen Carla Simonen filma, nazioarteko koprodukzioaren adibide bat da, eta gai horri buruzko ekarpena egingo dute martxoaren 16an zinemagile katalanarekin batera Maria Zamora eta Olimpia Pont Chafer ekoizleek. Saio hau 18:00etan hasiko da; zikloko gainerako elkarrizketak, berriz, 19:00etan.
Jaume Clareten Estrany Riu / Strange River lehenbiziko film luzearen muntaia zehatz eta delikatua —Venezian eta Donostian hautatua— izango da apirilaren 14an zinemagilearen eta Maria Castan eta Meritxell Colell muntatzaileen arteko solasaldia (Colell, gainera, zinemagilea era bada, eta Clareten egoitza-kidea Ikusmira Berriak 2022an).
Manuel Gutierrez Aragon eta Luis Lopez Carrasco zinemagile eta idazleek, bestalde, zinemaren eta literaturaren arteko lotura izango dute gogoetagai maiatzaren 5ean, baita bion arteko bat-etortzeak eta desberdintasunak ere. Biek ala biek, zinemagintzarako bokazioa partekatzeaz gainera, Herralde saria jaso dute La vida antes de marzo eta El desierto blanco eleberriengatik, hurrenez hurren.


