XXIV. Cante Flamenko lehiaketa jokatuko dute igandean Antzoki Zaharrean
Goizean udaletxean egindako aurkezpeneko irudia.Donostiako Udala Camelako Adiquerar Elkarteak udaleko Kultura Aniztasunaren sailaren eta Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatuta, Donostia Hiria Flamenko Kanta Lehiaketa aurrera eramango du igandean, hilak 14, Antzoki Zaharrean. Bertan parte hartuko dute lehiakideak honakoak dira: Miguel Jimenez (Errioxa), Aranzazu Gutierres Duran (Sevilla), Moises Arriaza Ortega (Jerez de la Frontera), Enrique Angel Garcia (Cadiz), Victor Palacios (Terrasa), Jorge de la Zagala (Palma), Ivan Chaskio (Alacant), Fernado Vazquez (Donostia), Jose Jimenez (Irun), Paqui Redonde (Kordoba) eta Jonatan Alfaro (Castelló).
Aurten, gainera, Pedro el Granaino artista gonbidatu dute. Pedro Heredia Reyes 1973an jaio zen Granadako ijito familia batean. 2007an hasi zuen bere ibilbide nabarmena, Farrucosen konpainian egon ondoren. 2012ko Jerezko Jaialdian egin zuen debuta bakarkako kantari gisa, eta horrek Sevillako Biurtekora eraman zuen urte horretan bertan. Ordutik aurrera, bere presentzia sendotu egin da estatuko eta nazioarteko peña eta jaialdietan, flamenkoaren belaunaldi berriko ijito-kantuaren ahots garrantzitsuenetako bat izan delarik.
Hautaketak zerikusia du 1922an Granadan bertan Cante Flamenkoaren lehen lehiaketa egin izanarekin. Haren helburua Cante Jondoa berreskuratzea zen, Manuel de Fallak bultzatutako ekimen baten bidez, Ignacio Zuloaga, Miguel Ceron, Manuel Angeles Ortiz eta Federico Garcia Lorca kolaboratzaileen laguntzarekin.
Goiazen aurkeztu dute ekitaldia udaletxean eta antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketa “Gipuzkoako ijito-komunitatearentzat berdintasunean eta askatasunean oinarritutako bizitza bermatzera bideratutako kultur gune gisa eratu da, Donostiako herritarren aniztasunarekin batera. Era berean, herritarren giza eta gizarte-eskubideak defendatzeko eta sustatzeko plataforma gisa funtzionatu du”. Kultura Aniztasun zinegotzi Iñigo Garciak, berriz, nabarmendu du “leiho kultural” bat dela, “harmonia giroan ospatu nahi duten pertsona guztiei irekia” eta flamenkoa “kultura arteko zubi gisa ulertuta”.
Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean eta leihatilan eros daitezke 12 euroan.


