Astebururako plan bila? Hemen egun bakoitzeko proposamen bat
Txuma Murugarren musikaria.Donostia Kultura Astebururako plan bila bazabiltza Donostian, gure agendan ekitaldi aukeraketa zabala aurkitu duzu. Horrez gain, jarraian, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu.
Ostiralean (hilak 12), Lugaritz Kultur Etxera joatea proposatzen dizugu, izan ere, Txuma Murugarren musikariak Hemen beharko luke diskoa aurkeztuko du, 19:30ean. Rafa Aceves (pianoa), Natxo Beltran (bateria) eta Miguel Ramirez (baxua) izango ditu bidelagun Murugarrenek, eta sarrerak hemen daude salgai.
Larunbatean (hilak 13), Ruper Ordorika & Mugalariak taldearen kontzertura joatea gomendatzen dizugu. Viktoria Eugenia Antzokian izango da, 19:30ean, eta Lurra ikutu barik diskoa aurkeztuko du. Sarrerak hemen daude salgai.
Azkenik, igandean (hilak 14), goizean Bidebietako frontoira gerturatzea proposatzen dizugu. Izan ere, Bideak auzo elkarteak Bidebietako Gabonetako azoka berezia antolatu du, eta giro ederra egongo da bertan.
Bonus track. Hemen da Ricardo Aldarondo kazetariak antolatutako Gabonetako kontzertua, Discos Mon Oncle: ostegunean, 19:30ean. Mikel Aguirre, Sara Azurza, Andrea Buenavista & Pablo Oliva, Simon Ezkiaga, Lide Hernando, Lidia Insausti, Cheli Lanzagorta, Parade & Nacho Casado, Paul San Martin, Joserra Senperena, Javier Sun eta Itziar Yague artistak eta Zariatxo Abesbatza igoko dira Viktoria Eugeniako oholtzara; 20 euro.


