Gipuzkoako Elikagaien Bankuak ia 600.000 kilo janari batu zuen azaroko bilketa berezian
Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren eskertzako irudia.Gipuzkoako Elikagaien Bankua Gipuzkoako Elikagaien Bankuak ezagutarazi duenez, janari bildu ditu azaroa hasieran, 7an eta 8an, egindako bilketa berezian. Horri esker, aurrez ia hutsik zituzten Oiartzun eta Bergarako biltegiak betetzea lortu dute, datozen hilabeteetan ehunka familiari elikagaiak eman ahal izatea bermatuz.
Boluntario, enpresa, ikastetxe, erakunde eta herritarren lanari esker honakoa jaso dute: 223.089 kilo janari saltokietan, txarteletan, berriz, 243.568 euro lortu dituzte. Horiei, hornitzaile kateen Azken Minutua programako 32.960 kilo gehitu behar zaizkie, baita beste 55.000 kilo enpresek eta merkataritza guneak emanak. Halaber, aldundiak eta Basque Culinary Centerrek sustatutako afari solidarioak 44.485 euroko ekarpena egin die. 2024ko datuekin alderatuta, %2 igo da.
Elikagaien Bankuaren arabera, emaitza horiek erakusten dute gipuzkoarren batzeko, elkarlanerako eta zaintzarako gaitasuna. Elkarteko lehendakari Belen Mendez de Vigok aitortu duenez, “urtero hunkitu egiten gaitu gipuzkoarren erantzunak. Azaldu genuen moduan, gure biltegiak hutsik zeuden, eta jendeak bultzada berri bat behar zutela ulertu zuen, eta sobera eman du”. Esker hitzak izan ditu ere bilketan parte hartu duten ia mila lagunentzat ere.


