Kontsumo arduratsuaren azoka antolatu dute Egian iganderako
Egiako Teila Fabrika.Teila Fabrika Setem Hego Haizea elkarteak, Egiako Teila Fabrikarekin batera, kontsumo arduratsuaren azoka antolatu du Egian, igande honetarako (hilak 14). Teila Fabrikan bertan egingo dute (Iruresoro plaza, 2-4), goizean zehar, 10:30etik 14:30era. Izena eman behar da, inprimaki hau betez.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “gune irekia, komunitarioa eta gertukoa izango da, eta herritarrek, artisauek eta ekimen txikiek beren produktuak modu arduratsuan erakutsi, trukatu edo saldu ahal izango dituzte”. Horrez gain, oihalen kustomizazio tailer bat ere jarriko dute, “jantziei bigarren bizitza bat emateko”: “Zu ere giro sortzaile eta eraldatzaile horren parte izan zaitezke!
Anima zaitez!”, gaineratu dute.



