Auzo ekipamendu beharra aldarrikatu dute Parte Zaharrean
Elkarretaratzea egin zuten atzo Bulebarrean, auzo ekipamendu beharra aldarrikatzeko.Parte Zaharrean Bizi Parte Zaharrak dituen ekipamendu beharrak aldarrikatzeko eta komunitatearen parte-hartzea sustatzeko Maratoi Jardunaldia ospatu zuten atzo Bulebarrean. Ekitaldia 12:00etan hasi eta 13:00etara arte luzatu zen, hainbat eragile sozialen eta auzotarren parte hartzearekin.
Ekimenaren hasieran, informaziorako eta sinadura bilketarako postuak ireki zituzten, parte-hartzaileek auzoaren aldeko ekimenei babesa emateko. Era berean, “Zaharrean Elkartzeko” merchandising postua ere jarri zuten, eta Zumba ikastaroa egin zuten.
Horrez gain, Parte Zaharrari bertso berriak eskaini zizkioten, eta ondoren, sokatiran aritu ziren. Muxikoak dantzatu eta kirol eta jolas ekintzak ere egin zituzten, baita mural bat margotu ere.
Maratoia 13:00etan amaitu zen elkarretaratzearekin eta Parte Zaharreko auzoen aldeko argazki jendetsu batekin.


