2026ko Kirol Txartela eskatu daiteke, jada
Kirol Txartela. Gaurtik hasita hilaren 31ra arte, 15 eta 30 urte bitarteko gazteek beren Kirol Txartela berria eskatu dezakete, %50eko hobariarekin. Hala, eskuratzen duten momentutik aukera izango dute udalaren kirol instalazio guztietara sartzeko, urtarrilaren 1era itxaron gabe.
Prezioak %2 igo dira, zenbait modalitatetan; hau da, horrek hilean 33 zentimo gehiago dakar helduen abonamenduan, eta 70 zentimo gehiago senidearenean. Iñaki Gabarain Kirol zinegotziaren arabera, “zerbitzu gehiagorekin, aurrera egiten jarraitzen dugu Donostia hiri aktibo, inklusibo eta kohesionatua izateko konpromisoan”. Hala, modalitate murriztuentzako aukerek ere bertan jarraitzen dute —Kirol Txartel Soziala, guraso bakarreko familientzako abonuak, desgaitasunen bat duten pertsonak eta diru sarrera txikiak dituzten 65 urtetik gorakoak, eta kolektibo behartsuentzako salbuespenak—.
Nola eskatu hobaria?
Hobaria eskatzeko, bi bide daude:
- Donostia Kirolaren webguneko Abonatutako Eremutik egindako ordainketen frogagiria deskargatu.
- Rural Kutxaren edozein bulegotan aurkeztea edo izapidea online egitea bere webgunearen bidez.
Gabonetan, Non Stop
Gabonetan Non Stop kanpainaren edizio berri bat hasiko da, gainera, Donostia Kirolaren eskutik. Hilaren 22an hasi eta urtarrilaren 30era arte luzatuko da.
Abonatuentzako 2.230 plaza eskainiko ditu kanpainak doako 128 saiotan, Bidebieta, Bentaberri, Altza, Intxaurrondo, Belodromoa, Etxadi, Paco Yoldi eta Egia kiroldegietan, pilates, yoga, ziklo-indoor, TRX, aquagym, circuit training, cross training, mantentze gimnasia eta beste hainbat jarduera egiteko.
Izen-ematea doakoa eta bazkideentzat bakarrik izango da.


