CAFen aurkako protesta ekintza egin dute Eason
CAFek Israelen dituen negozioak salatzeko, protesta egin zuten igandean Eason eta tren baten irteera hainbat minutuz atzeratu zuten.Irutxuloko Hitza Palestinaren aldeko hainbat ekintzailek protesta ekintza egin zuten igande goizean Easoko tren geltokian, CAF enpresa gipuzkoarrak Israelgo Estatuarekin dituen negozioan salatzeko. Hain zuzen ere, geltokiaren kanpoaldean zein barrualdean elkarretaratu ziren, eta ekintzaileetako batzuek tren baten irteera atzeratu zuten hainbat minutuz, trenbidean pankarta bat jarrita.
“Ezin da horrelako proiektu bat aurrera eraman sionismoarekin kolaboratu gabe”, nabarmendu zuen Joseba Alvarez bozeramaileak, baita CAFi eskatu ere Israelen dituen negozioak bertan behera uzteko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zu ikerketa abiatu duela Easoko ekintzaren harira, “desordena publikoak” direla eta. Aurreko egunean, antzeko ekintza bat egin zuten Bilbon Palestinaren aldeko hainbat ekintzailek, eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen.



