Jose Angel Irigarai idazleak jaso du Bagera Saria
Jose Angel Irigarai idazle eta poetak jaso du Bagera Saria.Bagera Bigarren urtez jarraian, Bagera Saria banatu du Bagera Euskaltzaleen Elkarteak, Donostian euskararen alde lan egiten duten pertsona, talde eta elkarteen lanari ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Pasa den ostiral gauean eman zuten 2025eko saria, Kresala elkartean antolatutako afari batean, eta Jose Angel Irigarai Imaz euskal idazle eta poeta historikoa izan zen sariaren bidez omendutako pertsona. Iaz, Plazara Goaz Intxaurrondoko euskara elkarteak jaso zuen sari hori.
Iruñean 1942an jaioa, Donostian bizi da Irigarai, eta iazko azaroan argitaratu zuen orain arteko azken lana: Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz.Homo sapiens-ak hizkuntza sortu zuenetik, gaur egunera arte, ahozkotasunaren eta hizkuntza idatziaren ibilbidea jasotzen duen saiakera “labur baina sakona” da aipaturiko lan hori.
Euskal kulturari hertsiki lotuta egon da Irigarai azken hamarkadotan, batez ere, poesiaren, saiakeraren eta narratibaren alorretan. Era berean, nabarmentzekoa da Ez Dok Amairu euskal mugimendu artistiko esanguratsuko kideetako bat izan zela.



