Kantuz bete da Illunbe
Ura Bere Bidean proiektuak geldialdia egin zuen larunbatean, hilak 13, Illunben.
Abenduaren 13an egin zuten Ura Bere Bideanen Kantuz kontzertua, Illunben. Aizpea Aizpurua Larunbatean (hilak 13) hartu zuen lur Ura Bere Bidean proiektuko Kantuz kontzertuak Ilunben. Fernando Velaquezen zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestrak doinuz bete zuen plaza, Euskal Herriko 25 artisten ahotsek bertsio sinfonikoak eskaintzen zituztela.
Süne, Eider, Neomak, Amak, Idoia —ez zen egon, bere ahizpa Bea Asurmendik abestu zuen—, Maren, Sua taldeko Ane Barrenetxea, Eñaut Elorrieta, Xabi Solano, En Tol Sarmiento taldeko Iñigo Etxezarreta, Zea Mays taldeko Aiora eta Piti, Gozategi, Betagarri taldeko Iñaki Ortiz de Villalba, Mikel Urdangarin, Leihotikan, Urtz taldeko Xabi Camarero, Sorotan Bele, Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida, Doctor Deseo ‘Francis’, Anje Duhalde, Erramun Martikorena, Olatz Salvador, Nogen, Skakeitan taldeko Pello Armendariz eta Urko —azkeneko lauak, donostiarrak— ziren oholtzaratzea espero ziren artistak; hala ere, gauak ezusteko presentzia bat izan zuen: Zetak taldeko Pello Reparaz ere bertan izan zen.
Hurrengo geldialdia Bilboko BEC izango da, 2026ko urriaren 23 eta 24an, eta sarrera guztiak agortuta daude.


