Mikel Aiertza Etxabek irabazi du 'Hamaika entzuteko!' lehiaketa
DK irratia.Donostia Kultura Jakinarazi dute, dagoeneko, Hamaika Entzuteko! irrati piezen lehiaketako irabazlea: Mikel Aiertza Etxabe gailendu da, Naufragoaren duintasuna lanarengatik. Bigarren saria, ordea, Guillem Zaragoza Andres eta Joan Quintanilla Latorrerentzat izango da, Cassette al pasado lanagatik.
DK Irratiaren Ispilu beltza saioan emitituko dira lanok hilaren 18an, eta egileak elkarrizketatuko dituzte, baita ere. Epaimahikideekin eta antolatzaileekin ere izango dute hitz egiteko tartea. Hemen entzun dezakezue saioa.
Merezitako sariak
Aiertzaren lanak eraman du saria, besteak beste, “sentsibilitate handiz eta soinu elementu asko nahaztuz egindako pieza” bat delako, epaimahaiaren arabera. Lokuzio eta euskara maila altuak erakutsi ditu irabazleak bere lanean.
Bigarren sariari dagokionez, piezak duen umorea azpimarratu nahi izan dute, eta teknikoki duen maila altua.


