Bueltan da 'Eginzaleak!' topaketa, Tabakaleran
Eginzaleak! topaketa. Tabakalera Tabakalerak Eginzaleak! topaketa antolatuko du, beste behin; autoedizioaren, inprimaketaren eta sorkuntza grafikoaren inguruko topaketa bat da. Ekitaldia hilaren 20ean egingo dute, Tabakalerako 3. solairuan, 11:00etatik 19:00ak arte.
Eginzaleak! kultura sortzaileek, kolaboratzaileek eta DIY (zuk zeuk egin) filosofia partekatzen duten proiektuen topagunea da eta aurtengo edizioak autoedizio praktikak, risografia, fanzineak eta beste hainbat inprimaketa teknika aztertzen ditu.
Topaketan parte hartuko dute hainbat sortzaile eta kolektibok, besteak beste Asier Aguayok, Coloramak, Eli Perez Fernandezek, Familia Plomezek, L’Automaticak eta Lanevera Edicionesek. Tailerrak, mahai inguruak eta aurkezpen praktikoak antolatu dituzte, topaketaren bueltan.
Programa, orduka
Topaketa publiko guztiarentzat dago zabalik; edonork har dezake parte, bai profesionalek baita interesa duen edozeinek ere. Honakoa izango da programazioa:
- 11:30-12:30 – Bloke Print: Tailerra, Ander Pérez de Arenazarekin
- 12:00-13:30 – Risogramas. Risografiako animazioa: Tailerra, Rapapawn-en eskutik
- 19:00 – Edizio eta inprimaketa gaiei buruzko aurkezpenak
- 20:30-22:00 – DJa + ikus-entzunezkoak
Jarduera askotan aurretiaz izena ematea eskatu dute, baina gainerako ekimen batzuk doakoak izango dira.


