Emakume batek Ertzaintza salatu du, eraso egiteagatik
Pasa den azaroaren 28an Voxek Intxaurrondon egin zuen ekintzari lotutako istiluetan, ustekabean handik pasatzen ari zela harrapatu zuen Ertzaintzak emakumea.
Emakumearen izterreko zauria.Berria 26 urteko emakume donostiar batek Ertzaintza salatu du, azaroaren 28an Intxaurrondon Voxek jarritako karpa baten harira sortutako istiluetan ertzain batek jipoitu zuelakoan. Berria egunkariari kontatu dionez, Emakumea Topoa hartzera zihoan, istiluetan parte hartu gabe, eta lasaitasuna eskatzeko keinu bat egin ostean, ertzain batek bultzatu eta borrarekin jo zuen, eskumuturrean eta izterretan. Ondoren, beste ertzain batek berriro erasotu omen zuen.
Zauriak direla eta, larrialdietara joan zen, eta medikuek zuntz haustura larriak atzeman zizkioten izterretan; hala, hainbat asteko gaixo agiria eman diote. Gazteak epaitegian salaketa jarri du, gertatutakoa iker dadin eta halako erasoak inpunitatean gertatzen direla salatzeko.


