Alerta laranja ezarri dute kostaldean, datozen egunetarako
Olatuak Pasealeku Berrian. Joseba Parron Donostiako Udaleko Babes Zibilak ohartarazi duenez, alerta laranja ezarri dute itsaso zakarrarengatik, bihar 13:00etatik larunbata bitarte —hilaren 18tik 20ra arte—.
Hori dela eta, Pasealeku Berria itxiko dute oinezkoentzat zein ibilgailuentzat. Era berean, itxita egongo dira Leizaola pasealekurako eta Haizearen Orrazirako sarbideak.
Era berean, ez da egongo Santa Klara irlarako garraio zerbitzurik, eta udalak gogoratu du “uretara sartzen diren pertsonek haien erantzukizunpean” egingo dutela.


