Diru bilketa abiatu dute atxiloketa bat grabatu izanaren harira isuna jaso duen herritar batekin elkartasunez
Piztu Donostia adierazpen askatasunaren aldeko plataformak diru bilketa bat abiatu du, mozal legea aplikatu dioten Donostiako herritar batekin elkartasunez. Hain zuzen ere, azaldu dutenez, “Palestinarekin solidarioa den Parte Zaharreko okinari 700 euroko isuna jarri dio Ertzaintzak, migratzaile bat modu txarrean atxilotzen ari zirenean okinak filmatzeak beren lana oztopatu zuela argudiatuz”.
Horrela, isun hori estaltzeko, erresistentzia kutxa bat ireki dute, eta bertan ekarpenak egitera deitu dituzte herritarrak, 696-75 57 41 telefono zenbakira Bizum bidez dirua bidaliz.



