Gabonak San Martin auzoan: kultura eta familia elkartzea
San Martin auzoko Olentzero eta Mari Domingi. Barrio San Martin Gabonetako egitaraua aurkeztu berri du San Martin auzoak, Gabonak “elkarrekin gozatzeko”. Haur, familia eta bizilagunentzako antolatutako jarduerak dira, “tradizioa, kultura eta elkartasuna” ardatz hartuta.
Hilaren 20tik urtarrilaren 3ra bitarte, haurrentzako tailerrak, musika emandaldiak eta opari bilketa solidaria egingo dituzte. Gainera, Eguberri eguneko ekitaldirik magikoena ere aurreikusita dute: Olentzero eta Mari Domingiren kalejira.
Hala, egunez eguneko egitaraua da hauxe:
Larunbata, abenduak 20:
Jesustxo, haurrentzako tailerra. Uhain zentroan, 17:00-19:00 bitartean. Izen ematea, hemen.
Astelehena, abenduak 22
18:00etan, kalejirarako topagunea, Aingeruaren Atean. 18:15ean abiatuko da Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, buruhandi eta erraldoiekin, trikitilariekin, dantzariekin eta abar. 19:30ean, harrera egingo zaie komentuko patioan. Gero, txokolate jana egingo dute.
Euria eginez gero, kalejira bertan behera geratuko da eta emanaldiak San Martin Gotzainaren parrokia zaharrean egingo dituzte.
Asteartea, abenduak 23
Mariaren Bihotza abesbatzaren emanaldia, Zenit Convento San Martin hotelean, 19:30ean.
Ostirala, urtarrilak 3
Errege magoen txontxongilo tailerra, 5 urtetik gorako haurrentzat. Uhain zentroan izango da, 17:00etan. Izen ematea, hemen.
Larunbata, urtarrilak 3
Oparien bilketa solidarioa egunean zehar, Caritas Gipuzkoako harrera familientzat, Uhain zentroan. 19:30ean, Mariaren Bihotza abesbatzaren beste emanaldi bat, komentuko patioan.


