Gipuzkoako surflari eta bodyboarder onenak lehiatu dira asteburuan Zurriolan
Asteburuan Zurriolan jokatutako Gipuzkoako Surf Txapelketako irudi bat.Gipuzkoako Surf Federazioa Gipuzkoako Surf Federazioak antolatuta, Gipuzkoako Surf Txapelketa egin zuten pasa den larunbatean eta igandean Zurriola hondartzan, hainbat kategoriatako surflari eta bodyboarder gipuzkoar ugariren parte hartzearekin. Itsasoa indartsu zegoen, eta, beraz, txapelketa polita eta bizia izan zen, parte hartzaileek azaldu dutenez.
Horrela, Silke Martinez, Beñat Lopez, Unai Fernandez, Oihane Goñi eta Ander Mendiluze izan ziren garaile, bakoitza bere kategorian. Tartean daude Groseko Surf Indarra Donostiako surf eskolako Beñat Lopez surflaria (Surf Open kategoria) eta Unai Fernandez bodyboarderra (Bodyboard Open), biak donostiarrak.


