Euskara Zerbitzuak doako euskara eskolak emango ditu 16-18 urte bitarteko gazteentzat
Hainbat ikasle, euskara ikastaro batean. (Argazkia: Donostiako Udala) Udaleko Euskara Zerbitzuak doako euskara ikastaroak antolatuko ditu oinarrizko euskara maila (B2 gehienez) duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. 60 orduko ikastaroak izango dira, astean lau edo sei ordukoak. Lehenak, maiatzean amaituko dira, bigarrenak, berriz, apirilean.
Talde bakoitza bederatzi-hamabi ikaslekoa izango da, eta doakoa bada ere, fidantza gisa 10 euro jarri beharko dituzte hasieran. Asistentziaren %75 osatzen dutenei itzuli egingo zaie bukaeran.
Urtarriletik aurrera egingo dituzten ikastaroetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 7ra arte izena eman beharko dute Udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarrita edo Plaza Berrian duen bulegora joanda. Parte hartzeko nahiko da hiriko ikastetxe batean ikasten aritzea eta 2026an 16 urte beteta izatea.


