Glenna Cabello kontsul venezuelarra elkarrizketatuko dute Egian
Glenna Cabello Venezuelako kontsula Bilbon, ekitaldi batean. Dialogoak elkarrizketa zikloa abiatu dute Egiako Teila Fabrikan, eta Glenna Cabello Venezuelako Bolibartar Errepublikak Bilbon duen kontsulatuko burua izango da lehenengo gonbidatua. Gaur (hilak 18) izango da saioa, 18:30ean, doako sarrerarekin. Ekhiñe Atorrasagasti kazetariak gidatuko du saioa.
Venezuelaren egungo egoeraz luze eta zabal mintzatuko da Cabello. Hain zuzen ere, gero eta ezegonkorragoa da Venezuelako egoera politiko eta soziala eta, azkenaldian, Nicolas Maduroren gobernuaren eta chavismoaren aurkako gero eta jarrera oldarkorragoa agertzen ari da Donald Trump buru duen AEBetako gobernua.


