Hiru lagun atxilotu dituzte Altzan, lapurretagatik
Ertzaintzak ibilgailu batean zihoazen hiru lagun atxilotu ditu, Altzan; izan ere, ibilgailuaren barruan gailu elektroniko ugari eta dirua aurkitu zituzten. Errezepzio eta lapurreta delituak egotzita atxilotu zituzten atzo, hilak 16.
Ibilgailuaren miaketan, 550 euro aurkitu zituzten eskudirutan, baita ordenagailu eramangarri bat, hiru telefono mugikor, argazki kamera bat, bi entzungailu pare, bideokontsola baten agintea eta hiru erloju adimendun ere. Atxilotuek ezin izan zuten objektu horien jatorria justifikatu, eta horietako batzuk beste pertsona batzuen izenean agertzen ziren.
Horregatik atxilotu eta ondoren komisariara eraman zituzten, eta han geratuko dira, agintari judizialaren esku jarri arte.
Delitua errepikatzea
Polizia eta Aduana Koordinazio eta Lankidetza Unitatearen (C.C.P.A.) bidez jakin zuen Ertzaintzak bai ibilgailua baita bertako bidaiariak ere, ondasunaren aurkako delituengatik aurrekari ugari dituztela Frantzian. Aurrekari horiei Donostiako Udaltzaingoarenak eta Nafarroako Foruzaingoarenak ere gehitu behar zaizkie.


