Martxoaren 1ean egingo dute 36. Lilatoia
Bulebarreko errepidea bete dute 35. Lilatoian parte hartu duten emakumeek.Joseba Parron San Sebastian 2026ko Lilatoiak badu data eta dagoeneko abian da izen ematea. Donostiako Atletikok antolatutako 5 kilometroko proba martxoaren 1ean jokatuko dute eta parte hartu nahi dutenek Lilatoiaren webgunearen bidez eskura dezakete beren dortsala.
Korrikalari hasiberrientzat, esperientziadunentzat… denentzat tokia dago. Izan ere, lasterketaren xedea kirolaren bitartez emakumeen ahalduntzea lortzea baita, betiere, festa giroan.
Gogoratu behar da IRUTXULOKO HITZA lasterketaren babesleetako bat dela.


