Tabakalerak eta Kutxa Fundazioak 2026rako erakusketen agenda aurkeztu dute
Zineb Sediraren 'Standing Here Wondering Which Way to Go' erakusketa.Tabakalera Tabakalerak eta Kutxa Fundazioak 2026rako 11 erakusketako programazio bateratua aurkeztu dute. Programak diziplina anitzeko ibilbidea eskaintzen du: ikus-entzunezko esperimentazioa, instalazioa, argazkigintza, praktika dokumentalak eta historia zein orainari buruzko hausnarketa kritikoa.
Erakusketek izen handiko artistak eta artista sortu berriak biltzen dituzte, atzera begirakoak, site specific proiektuak eta nazioarteko erakundeekin egindako koprodukzioak barne. Helburua da hizkuntza, belaunaldi eta ikuspegi artistiko aniztasuna uztartzea, publiko berriak erakartzea eta Donostiako eszena kulturala indartzea.
Erakusketak, gunez gune
Tabakalerako erakusketa-areto nagusian, besteak beste, Zineb Sediraren erakusketa nabarmenduko da: migrazioa, panafrikanismoa eta 1960ko hamarkadako utopiak ardatz ditu erakusketak: Taxio Ardanaz eta Carla Filiperena ere bertan izango da, eta horrek, XX. mendeko prozesu iraultzaileak artxiboetatik aztertzen ditu.
Kutxa Fundazioa Kubon, Elena Asinsen obraren berrikuspen sakona, Harun Farockiren atzera begirako erakusketa eta Xabier Morrasi eskainitako erakusketa handia egongo dira.
Tabakalerako 2. aretoan, Maite Gonzalez Martinezen erakusketa indibiduala, hezkuntza eta sorkuntza uztartzen dituen Andrea Canepako Situ-akzioak proiektua, eta Tsai Ming-liangen Ibiltaria serieko lana izango dira.
Kutxa Fundazioa Artegunean, Jon Gorosperen hiri argazkigintzari buruzko lana, Sally Mannen nazioarteko atzera begirako handia eta Alejandro Cartagenaren Ground Rules erakusketa aurkeztuko dira.


