'Ur handiak' erakusketa hartuko du Gladys Eneak
Pablo Ugartetxea egilea, 'Ur handiak' erakusketako pieza batekin. Cristina Enea Fundazioa Pablo Ugartetxea bilbotarraren erakusketa berria da Ur Handiak, eta hilaren 19an zabalduko dute, Gladys Enean. Erakusketak gizakiaren eta naturaren arteko “harreman gatazkatsu eta suntsitzailea” aztertzen du.
Ugartetxeak paper eta egur gaineko ehun obra baino gehiago aurkeztuko ditu, baita zurezko, kartoizko eta argazkigintzako hiru agertoki handi ere, bisitariari “esperientzia murgiltzaile bat eskaintzeko”. Bere lanek klima aldaketaren eta urbanizazio neurrigabearen inpaktua islatzen dute, eta ikuslea naturaren eta hirien arteko koexistentzia posibleaz hausnartzera bultzatzen dute.
Gladys Enea, naturaren oreka
Erakusketa Gladys Enean aurkeztea ez da kasualitatea: espazioa ondarearen, naturaren eta hiriaren arteko oreka posible bat irudikatzen du. Ugartetxeak arkitektura elementuak eta paisaia naturalak uztartu ditu, historiaren, fikzioaren, zinematografiaren eta komikiaren erreferentziekin.
Otsailaren 28an tailer bat eskainiko du egileak, bere teknikak erakusteko.


