Eskuter jaia antolatu dute Antiguan
Eskuter estiloko moto bat.Wikipedia Otso Bakartiak Scooter Club taldeak Gabonetako jai berezia antolatu du aurten ere Antiguan biharko (hilak 20), eskuter estiloko motoak ardatz: Winter Scooter Party. “Badator Antiguako eskuter zaleen Gabonetako proposamena, San Tomas egunaren bezperan, inguruko errepideetatik bueltatxo bat eman eta ondoren auzoan zehar parranda scooterista egiteko”, nabarmendu dute.
10:00etan elkartuko dira parte hartzaileak, Matia kaleko Platero tabernan. 11:00etan jarriko dituzte martxan motorrak, eta bi ordu inguruko “solstizio irteera” egingo dute. 14:00etan, bazkaria eta bingoa egingo dituzte Txantxarreka gaztetxean, eta bapo bazkaldu ostean, Murtzia DJ-aren musikaz gozatuko dute Bodegoi tabernan. 21:00etan hasiko dira eguna ixten, Txantxarrekako kontzertu eta DJ emanaldiekin: Caiman, Shake & Roll eta ZL Selektors.
Egun osoko egitarauaz gozatzeko, izena eman eta 25 euro ordaindu behar dira (egunean bertan ordaindu daiteke). Irteeran parte hartu ez, baina beste guztian parte hartu nahi izanez gero, aldiz, 15 eurokoa da prezioa. Hemen eman behar da izena.



