Santomasetako egitaraua, auzoz auzo
2024ko San Tomas eguneko Plaza Berriko irudi bat.Sara Ibarguren Iritsi da San Tomas eguna, eta, ohiko legez, jai giroak hartuko du Donostia. Urteroko moduan, Parte Zaharrean eta Erdialdean antolatu dituzte jarduera gehienak, baina ez soilik, izan ere, hiriko hainbat auzotan ere ospatuko dute San Tomas eguna. Donostiako egitarau orokorra zein auzoz auzokoa kontsultatu ditzakezue, hemen.
