Udaltzaingoak segurtasuna indartu du merkataritza guneetan, Gabonetako erosketen garaian
Udaltzaingo batzuk Parte Zaharreko saltoki batean.Donostiako Udala Donostiako Udaltzaingoak hiriko merkataritza guneetan lapurretak kontrolatzeko kanpaina hasi du, “herritarrei segurtasun handiagoa emateko Gabonetako erosketen garai honetan”. Aste honetan abiatu dute kanpaina, eta Gabonak bukatu bitarte luzatuko da. “Uniformedun eta kaleko jantzitako agenteek hiriko merkataritza guneak zainduko dituzte, oinez eta patruila ibilgailuetan”, adierazi du Martin Ibabe Segurtasun zinegotziak.
Lehentasuna merkataritza guneen segurtasuna indartzea dela adierazi du udalak, ez bakarrik hirigunean, baita ere herritarren pilaketak izaten diren azalera handienetan. “Udaltzaingoak segurtasun handiagoa eman nahi du, batez ere pertsona gehiago pilatzen diren lekuetan; izan ere, leku horietan lapurretak gora egin ohi du erosketa garaian”, esan du Ibabek.
Zehazki, Erdialdean eta Garbera merkataritza zentroan abiatu dute segurtasun kanpaina. “Plan hori astero ebaluatzen da, eta delitu-intzidentziaren arabera, beste eremu batzuetan ezartzea aztertuko da”, azaldu du Ibabek.


