Loiolako santomasetan taloa egiten ikasi dute
Loiolako santomasak.Nagore Garmendia Sekulako ilarak sortzen dira San Tomas egunean talo bat dastatu ahal izateko. Loiolako santomasetan, ordea, taloa nola egiten den erakutsi diete auzoko haurrei, Hontza elkartean.
Horrekin batera, beste hainbat jarduera egin dituzte: jolasak Eliza kalean eta egun goibela alaitzeko kantu jira. Gainera, jai batzordeak txistorra pintxoak banatu ditu, eta aterpean dastatu ahal izan dituzte.
Hona hemen argazki bilduma:


