'Elurra Donostian' ekimena izango da datozen egunetan auzoz auzo, merkataritza sustatzeko
San Sebastian Shops hiri merkataritzako plataformak Gabonetako magiaz beteko ditu berriro hiriko hainbat auzo, Elurra Donostian ekimenaren bigarren edizioarekin. Ekimen honek harrera bikaina izan zuen 2024an estreinatu zenean, eta aurten ere programazio zabala eta deszentralizatua izango du.
Elurra Donostian Gabonetan gertuko merkataritza dinamizatzeko, auzoetan giroa sortzeko eta herritarrei doako esperientzia familiarra eskaintzeko pentsatutako jai proposamena da”. Ekimenak, gainera, tokiko merkataritzaren eta hiriko bizitzaren arteko lotura indartu nahi du, auzotarrak eta bisitariak hiriaz eta bertako establezimenduez gozatzera gonbidatuz.
Ekimenak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Donostia Udalaren babesa du, Donostiako Sustapenaren bitartez.
Edizio berri honetan, elurraren jaiak Donostiako hainbat gune zeharkatuko ditu abenduaren 22tik 29ra, jarduera hainbat auzotako merkatu eta gune enblematikoetara hurbilduz.
2025eko “ELURRA DONOSTIAN” PROGRAMAZIOA
Abenduak 22, astelehena: San Martin Merkatua
Abenduak 23, asteartea: Julio Caro Baroja plaza (Antigua)
Abenduak 24, asteazkena: Martin Santos plaza (Egia)
Abenduak 26, ostirala: ARCCO Merkataritza Zentroa (Amara)
Abenduak 27, larunbata: Hotel de Londres y de Inglaterra
Abenduak 28, igandea: Larratxo plaza (Altza)
Abenduak 29, astelehena: Nafarroa Beherea plaza (Gros)
Egunero jarduera 17:00etatik 18:30era izango da.
Shops Donostiatik herritar guztiak animatzen dira Gabonetako proposamen honetan parte hartzera eta gozatzera. Proposamen horrek auzoak topagune bihurtzen ditu, kaleko animazioa sustatzen du eta tokiko merkataritzari balioa ematen dio, Donostiaren nortasunaren eta gizarte-kohesioaren funtsezko zati gisa.


