Donostiara iritsi dira Mari Domingi eta Olentzero!
Iritsi dira Mari Domingi, Olentzero eta galtzagorriak Parte Zaharrera! 12:00etan Plaza Berritik atera, eta inguruko kaleak zeharkatu ditu bere auto elegantearekin eta galtzagorri eta bestelako laguntzaileak bizikletan jarraitzen zituela.
Hiriko ibilbidearen ondoren, Olentzero, Mari Domingi eta bere segizio guztia 13:15ean itzuli dira udaletxera, eta terrazatik eta balkoi nagusitik agurtu dituzte bertaratutako guztiak. Arratsaldean, 15:30etatik aurrera, haurren gutunak jasoko dituzte Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoa, 17:30ak arte. Orduan, udaletxetik alde egingo dute, Ijentean 18:00etan hasiko den ohiko desfilea prestatzeko.
Ohiko desfilea 18:00etan hasiko da Ijentean. Olentzero eta Mari Domingok ibilbide hau egingo dute: Hernani, Etorbidea, Loiola, San Martzial, Getaria, Txurruka, Gipuzkoa plaza, Elkano eta Bulebarra. Aurten ere pertsonaia mitologikoek eta Gabonetako elementuek parte hartuko dute desfilean. Besteak beste, lamiak, Mari, Tartalo, Otxoko eta Sorgina arituko dira.
Guztira, 500 lagun inguruk desfilatuko dute Olentzero eta Mari Domingirekin batera, eta, besteak beste, zeliakoentzako 1.000 kg-tik gora gozoki banatuko dituzte.


