Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, hainbat autori kalteak egiteagatik Aieten
Ostegunean, goizaldeko 03:00ak pasata, Ertzaintzari jakinarazi diote gizon bat Aiete auzoko Bera Bera pasealekuan aparkatuta zegoen ibilgailu batean indarrez sartzen saiatzen ari zela.
Patruila batek pertsona bat aurkitu eta identifikatu du auto baten ondoan. Auto horrek atzerako ispilua aterata, haizetako garbigailu bat aterata eta bestea bihurrituta zituen. Ertzainek bertan identifikatu duten gizona seinalatu dute, kalteak eragin dituelakoan.
Polizieknguruan aparkatuta zeuden gainerako ibilgailuak aztertu dituzte, eta adierazi dutenez, beste hamabost autok eta motozikleta batek hainbat kalte zituzten. Autoen kasuan, denek zuten atzerako ispiluren bat kaltetuta, eta motozikleta lurrera bota zuen.
Bertan egiaztatutako gertakariak ikusita, agenteek atxilotu egin dute ustezko egilea, jatorri latinoamerikarrekoa, kalte-delitu bat egotzita. Ertzain-etxeko eginbideak amaitutakoan, atxilotua Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute.


