Kontxapuzoi hotz bezain solidarioa
Azken 15 urteetako Gabonik hotzenak izan arren, eguzkiak lagundu du giroa epeltzen. Horri esker, ehun bat lagun batu dira, Fortuna Kirol Elkarteak antolatzen duen Gabonetako Kontxapuzoi solidariora. Urtero antolatzen du Fortunak, ekimen solidario baten baitan. Aurtengo diru bilketa Katxalin elkartearentzat izan da.
Katxalin elkartearen helburua bularreko minbizia eta edozein tumore prozesu ginekologiko pairatzen duten emakumeei laguntzea da: umetoki lepoko, endometrioko, obulutegiko edo bulbako minbizia: “Badakite ez dela batere erraza; horregatik, testigantza pertsonala eman nahi dizute, galdu duzun indar guzti hori berreskuratzeko laguntza eskaini eta eguneroko zailtasun horiek gainditzen lagundu”.
Laguntza Arlo bat –Gizarte laguntza, boluntarioen laguntza, fisioterapia, banakako eta taldeko laguntza psikologikoa– eta Arlo Psikosozial bat –Yoga ikastaroak, gimnasia, ileordeak, hitzaldiak…– dituzte zure behar guztietarako.
Fortuna elkartearen argazki galeria:



