Hainbat trafiko mozketa izango dira San Silvestre lasterketa dela eta
Abenduaren 31n Donostiako kaleetan San Silvestre lasterketa egingo denez, trafiko mozketak eta garraio publikoaren zerbitzuen aldaketak egingo dira ibilbidean zehar, 12:45etik 16:00etara, gutxi gorabehera
Irteera Easo kaletik emango zaio, Larramendi eta Moraza kaleek bat egiten duten tokian, 14:00etan. Erdialdetik Antiguarantz abiatuko da eta Parte Zaharra eta Grosetik igaro ondoren, Easo kalean amaituko da, 15:30ak aldera.
Trafikoan eraginak
12:45ean Easo kalea moztuko da, zehazki, Larramendi eta Mendeurrenaren arteko zatia, irteera muntaketa egin ahal izateko. 13:50ean, gutxi gorabehera, Antigua eta lasterketa igarotzen den gainerako puntuak moztuko dira.
Horregatik, Zumalakarregitik datorren trafikoa Pio Barojarantz bideratuko da eta Satrusegi etorbideko sarrera itxiko da. Era berean, Groseko Lapurdi plazara iristen diren ibilgailuak Colón pasealekurantz desbideratuko dira.
Urbieta – Zubieta – San Martin kaleek osatzen duten perimetroaren barruan bizi diren pertsonek Urbieta kalearen eta San Martin kalearen elkargunetik sartu beharko dira.
Mozketen irekiera 16:00ak aldera izango da.
Ibilbidea
Easo – San Martín – Kontxa – Antiguako tunela – Satrustegi – Ondarreta lorategia – Irutxulo – Antiguako tunela (oinezkoentzat) – Kontxa – Alderdieder – Ijentea – Portua – Portaletas – Portua – Nagusia – Abuztuak 31 – Soraluze – Salamanca – Kursaal zubia – Jesús Mª Leizaola – Zurriola ps – Zurriola hiribidea – Erregina erregeorde – Boulevard – Hernani – Andia – Miramar – Askatasunaren hiribidea – Easo (Helmuga).


