Egiako hilketa saiakeragatik akusatutako bi adingabeak kondenatu dituzte
Egiako Blas de Otero plazan jaso dira polizia indarkeria kasu gehienak.Xalba Ramirez Martxoaren 13an Egian beste adingabe bat labankadaz hiltzen saiatu ziren bi adingabeak kondenatu ditu epaileak: erregimen itxian bi urteko barneratze-zigorra ezarri diote, bati, eta bigarrenari, berriz, urte eta erdikoa, EFE albiste agentziak jakinarazi duenez.
Iturri horien arabera, adingabe horietako lehena hilketa.saiakera baten egile material gisa zigortu dute eta bigarrena beharrezko laguntzaile gisa.
Neurri horiek amaitzen direnean, bi nerabeek, gainera, urtebete egin beharko dute zaintzapeko askatasunean, eta ezingo dira biktimarengana hurbildu, ez eta biktimarekin komunikatu ere, lau urte eta erdiz. Halaber, 12.200 euroko konpentsazioa eman beharko diote erasotuari, bi akusatuen gurasoen erantzukizun solidarioarekin.
Bi gazteak zigortzen dituen epaia irmoa da dagoeneko, biek gertatutakoa onartu eta Fiskaltzarekin adostasuna lortu ostean, aste honetan bertan Adingabeen Epaitegian izandako saioan.


