San Silvestre lasterketa 100 iruditan
Amarako San Silvestrea da donostiar askorentzat urte amaitzeko modurik hoberena. 40 urte dira hasi zutenetik, eta 140 inguru izan ziren hasiera baten. Aurtengoa, bereziki arrakastatsua izan dela nabarmendu dute, sei mila korrikalariko errekorra lortuta.
Iraitz Arrospidek eta Fernanda Fleischmannek irabazi dute Donostiako San Silvestre lasterketa. Arrospidek 21 minutu eta 45 segundotan bete ditu 7,9 kilometroak, helmugara bakarrik helduz. Villabonako korrikalariak, maratoilaria eta Realeko kidea. Bigarren postua Enaitz Aginagalde gaztearentzat izan zen (22:04), eta hirugarrena, Gonzalo Fuentes atleta ohiarentzat (22:08).
Emakumezkoen kategorian, garaipena eta lehen postuak etxean geratu dira. Helmuga zeharkatzen lehena Fernanda Fleischmann (25:59) izan da, Lea Andre Maria Zuriaren klubeko atleta donostiarra. Arabako lasterketetan arrakasta handia izan du, baita ere Gasteizko maratoi erdian edo Almendrako Konkistan. Maite Arraiza (26:04) eta Eguzkiñe Zabaleta (26:45) donostiarrek osatu dute podiuma, eta Nerea Egia (26:50) laugarren izan da.


