Caritasek Errege Opil Solidarioa banatuko du, Errege egunaren bezperan
Urtarrilaren 5ean banatuko du Caritasek Errege Opil Solidarioa, Gipuzkoa plazan. Caritas Gipuzkoa Gabonetako keinurik esanguratsuena da Caritas Gipuzkoak partekatzen duen Errege Opil Solidarioa. Errege bezperan egingo dute aurten ere, zazpigarrenez, 10:00etatik aurrera, Gipuzkoa plazan.
Caritasen hitzetan, “ezinbesteko” hitzordu bat bihurtu da, “hurbiltasun eta itxaropen sinbolo” den gisan. Familiak, boluntarioak, lagunak eta laguntzaileak bilduko dira bertan, topaketaz disfrutatzeko.
Gipuzkoa plazan banatuko dituzte Gozoa gastronomia elkarteak egindako 1.500 opil zatiak; izan ere, poltsa solidarioa banatuko dute, opil zatiarekin, txokolate beroarekin eta bestelako sorpresekin. Poltsa horrek, hiru euroko prezioa izango du.
Bertan jasotako dohaintzak, hala, Caritas Gipuzkoako programa eta zentroei laguntzera bideratuko dira.


