Dbusek 33 milioi bidaiatik gora egin ditu lehenengoz 2025ean
Igeldoko B7 autobus linea.Dbus Dbusek bere historiako urte onena itxi berri du, izan ere, 2025ean 33 milioi bidaia baino gehiago egin ditu lehenengoz. Zehazki, 33.735.382 bidaia zenbatu zituzten eta “erabateko errekorra” izan da. Iaz lehenengoz gainditu zuen 30 milioiko kopurua, eta aurten %5,3 hazi da, 2024an baino 1.708.416 bidaia gehiago eginda. Urtebete gehiago atzera eginda, 2023an erregistratutako 29.599.121 bidaiak baino 4.135.092 gehiago dira. Hori horrela, Konpainiak hirian zerbitzua eskaintzen duenetik lortutako emaitza onena izan da.
Autobus linea erabilienei dagokienean, 13. Altza da 2025ean bidaia gehien erregistratu dituena, 4.204.873 bidaiarekin; eta ondoren, 28. Amara-Ospitaleak linea, 4.158.832 bidaiarekin; 5. Benta Berri linea, 3.129.084 bidaiarekin.
Horrez gain, hilabeteko daturik onenak erregistratu zituen urrian, lehenengoz hiru milioi bidaiako kopurua gaindituta. Zehazki, 3.008.255 zenbatu zituzten.
Dbuseko arduradunen esanetan, erabilera indize hori “ikusgarria” da, 190.000 biztanle besterik ez dituen hiria baita; eta beraz, Europako “garraio publikoaren erabilera ratiorik altuenetako bat” lortu duela: 180 bidaia/biztanle-urte. Halaber, datu horiekin Dbus herritarrek eta bisitariek gehien aukeratzen duten garraiobide gisa “finkatu” eta hiri garraioaren sektorean “erreferentziazko enpresa” bihurtu dela nabarmendu dute.


