Espiritualitatea ardatz, «abesti bera dantzatzen» itzuli da LODVG
'Todos estamos bailando la misma cancion' kaleratu du La Oreja de Van Goghek.RTVE Television Española (TVE) kateko kanpaikaden aurretik aurkeztu zuen La Oreja de Van Gogh talde donostiarrak beren itzulera eta geroko lehen singlea: Todos estamos bailando la misma canción du izena, eta Amaia Monteroren ahotsaren itzulerarekin bat egin du.
2020az geroztik, taldeak argitaratzen duen lehen kanta da hori, eta urte amaieran kaleratuko duten diskoaren aurrerapen bat dela esan du taldeak. Espiritualitateaz hitz egiten du, eta erantzunik gabeko galderen inguruko hausnarketa bat da kanta. Aurora borealak eta izarren hautsa. Dena batean.
Bideoa, kanpaikadetan jarri zutena, Miramar jauregian grabatu zuten abenduaren 19an eta hiriko irudiak tartekatzen ditu, beren ibilbidea bertan kokatu delako, hein handi batean.


